Mundua -

Fukushima inguruan

Itsasoko iodo erradioaktiboa ohikoa baino 7 milioi aldiz handiagoa da

TEPCOk itsasora 11.500 tona ur erradioaktibo botatzen hasi da. japoniako agintariek neurketak eta kontrolak areagotuko dituztela jakinarazi dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushimako zentraletik gertu dauden uretan atzemandako iodo erradioaktiboa normala baino 7,5 milioi aldiz handiagoa da. Itsasoan neurtu duten cesio kopurua ere izugarri handia da, onartutakoa baino milioi bat gehiago.

Atzo 2. erreaktoretik&' || 'nbsp; jasotako laginei egindako azterketen emaitzak dira.

Fukushiman lanean ari diren langileak itsasora heldu den ur erradiaktiboa nondik isuri den ikertzen ari dira. Atzemandako erradiazio maila dela-eta, isuria 2. erreaktoreko nukleotik datorrela uste dute.&' || 'nbsp;

11.500 tona ur erradiaktibo itsasora

TEPCO, Fukushimako zentrala kudeatzen duen konpainia, kutsatutako 11.500 tona ur itsasora isurtzen hasi da.

Ozeanora botako dituzten 10.000 tona zentralak dituen hainbat tanga berezitan bilduta daude eta beste 1.500 tona 5. eta 6. erreaktoreetako sotoetakoak dira.

Operazio horren helburu nagusia tanga horiek hustu eta zentralaren beste gune batzuetan pilatu den erradiazio maila handiagoko urari lekua egitea da.

Kontrolak areagotuko dituzte

Fukushima eta inguruko eskualdeetan, itsasoko produktuei egiten zaizkien kontrolak aregotu eta zorroztuko dituztela jakinarazi du Japoniako Nekazaritza eta Arrantza ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea