Mundua -
Iruzkina
Sarkozyk beste eztabaida bat piztu du musulmanen inguruan
Frantziako presidenteak laikotasunari buruzko eztabaida piztu du, baina, funtsean, musulmanei buruzkoa da.
Jesus Torquemada
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea istilu politiko batean nahastu da beste behin.
Duela hilabete batzuk, frantziar nortasunaren inguruko eztabaida bat deitu zuen, baina Frantzian bizi diren musulmanen gaineko eztabaida zen funtsean.
Orain, laikotasunaren gaineko eztabaida bat egin du eta Frantzian diren musulmanen eskubideak mugatzearen ingurukoa da beste behin ere.
Eztabaida horretatik ateratako zenbait proposamen lege bihurtuko dira eta beste batzuk 2012ko hauteskunde kanpainara eramango dira; tartean, kalean otoitz egitearen debekua, eskoletan gutxiengo erlijiosoentzako menu bereziak kentzea, arrazoi sexual edota erlijiosoak medio sendagile baten arbuioa galaraztea... Alegia, musulmanak akusatuak izan ohi diren kontuak.
Marine Le Penen Fronte Nazionalaren igoerak kezkatzen duelako hartu du Sarkozyk jarrera hau eta horrela, ultraeskuindarrari gai gustukoenak kendu nahi dizkio.
Dena dela, orain arteko ekimen guzti hauek Frantziako gizartea zatitzeko bakarrik balio izan dute eta ez diote Sarkozyri ospe gehiagorik eman, guztiz kontrakoa baizik.