Mundua -
Gerra zibila Libian
NATOk salatu duenez, Gadafik giza ezkutuak erabili ditu Misrata hirian
Carmen Romero NATOko bozeraimaile-ondokoak baieztatu duenez, tropen aurrean zibilak jarri ditu diktadoreak eta honek Aliantza Atlantikoaren operazio militarrak zaildu ditu.
Erredakzioa
Muamar Gadafik objektibo zibilak erabili ohi ditu Misrata hirian eta tropen aurrean jarri ditu, Aliantza Atlantikoaren bonbardaketei aurre egiteko, Carmen Romero NATOko bozeramaile-ondokoak Radio Euskadin salatu duenez.
Alabaina, matxinoek zibilak hiltzen uztea leporatu diote NATOri baina akusazio hau errefusatu du Aliantzak, bere esanetan, "Misrata hiria da lehentasun nagusia eta NATOk adi ibiltzen jarraituko du, biktima zibilak saihesteko".
Nazio Batuen eskaera
Bestalde, Europar Batasunarentzat Misratako egoera "oso kezkagarria" da. Libiara misio humanitarioa eta militarra bidali dezan eskatu dio Nazio Batuak Europar Batasunari. Hori dela eta, eskaera horren onarpenaren zain dago Brusela.
Misio honek 7,9 milioi euroko aurrekontua izango luke eta biztanleak babestea, gobernuz kanpoko tokiko erakundeei laguntza eskaintzea eta hustutako lagunei babesa ematea izango lituzke helburu.
Gadafik eskutitz bat bidali dio Obamari
Libiako buruzagiak gutun bat idatzi dio Barack Obama AEBetako presidenteari, JANA Libiako albiste agentzia ofizialak jakitera eman duenez.&' || 'nbsp;Iturri honek ez du mezuaren edukiaren berri eman baina zehaztu duenez, AEBk "Libiaren aurkako aliantza etsaietik erretiratu ondoren" bidali zion gutuna Gadafik.