Mundua -

Sutea Notre Damen

Macron: 'Okerrena saihestu dugu'

Frantziako agintarien arabera, katedralaren egituran ez da kalterik izan eta, ondorioz, eraikina erortzea ekidin dute. Hala ere, zuhurtzia eskatu dute.   

Sutea Parisko Notre Dame katedralean. Argazkia: EFE
Sutea Parisko Notre Dame katedralean.
Sutea Parisko Notre Dame katedralean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidenteak esan du "okerrena" saihestea lortu dutela, baina, hala ere, "bataila ez da amaitu", erantsi du.

"Okerrena saihestu dugu, baina bataila ez da erabat amaitu. Datozen orduak zailak izango dira, baina suhiltzaileen lanari esker fatxada eta bi dorre nagusiak ez dira erori", nabarmendu du gauean egin duen agerraldian.

Horrez gain, Notre Dame katedrala "denon artean" berreraikitzeko asmoa iragarri, eta Frantzian nahiz atzerrian horretarako dirua biltzeko kanpaina bat abiatuko duela aurreratu du.

Laurent Nuñez Frantziako Gobernuko Estatu idazkariak ere ziurtzat jo du katedralaren egitura salbatzea lortu dutela.

Halaber, suhiltzaileen ahaleginari esker garrek indarra galdu dutela jakinarazi du. "Notre Dame katedralaren egitura salbatuta dagoela pentsatzeko moduan gaude", esan du.

400 suhiltzaile aritu dira sua itzaltzeko lanetan, eta, besteak beste, 18 ur-kanoi eta helikopteroak erabili dituzte horretarako.

BIDEOA | Sute handia piztu da Notre Dame katedralean, Parisen

Sute handia piztu da Notre Dameko katedralean, Parisen
Sute handia piztu da Notre Dameko katedralean, Parisen
Sute handia piztu da Notre Dameko katedralean, Parisen

01:07
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Suteak Frantzia Eguneko albisteak Albisteak