Mundua -
Errusia-Ipar Korea
Putin eta Kim Jong-un hilabetea bukatu baino lehen bilduko dira Errusian
Kremlinek bilera baieztatu du eta, dioenez, presidente errusiarrak gonbidatu du buruzagi ipar korearra.
agentziak | erredakzioa
Kremlinek baieztatu egin du gaur, osteguna, Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Kim Jong-un Ipar Koreakoa buruzagia apirila bukatu baino lehen bilduko direla.
Hala, "Kim Jong-un Koreako Errepublika Popularreko Estatu Arazoetarako Batzordearen presidenteak bisita egingo du Errusiara, apirileko bigarren hamabostaldian Vladimir Putinek gonbidatuta", esan du Kremlinek ohar baten bidez.
Dmitri Peskov Errusiako Gobernuaren bozeramaleak aste honetan adierazi zuen bi buruzagien arteko bilera "prestatzen" ari zirela, zehaztasun gehiagorik eman barik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea