Mundua -
Gazako hegoaldean
Israelek bost palestinar hil ditu Hamasek su-etena iragarri ostean
Azken 24 orduetan, 10 pertsona hil ditu Estatu judutarrak; su-etena "Israelek gerra berri bat abiarazteko aitzakiarik izan ez dezan" iragarri zuten.
Erredakzioa
Israelen bonbardeaketa berri batek beste hiru paestinar hil ditu Gazako zerrendan; gauzak horrela, guztira 10 pertsona hil ditu Israelek azkenengo 24 orduetan.
Hamasen Gobernutik zabaldu duetenez, azkeneko erasoa ehiza-hegazkin bonbaketari batek egin du, Jan Yuneseko mezkitaren (gaur jaieguna da musulmanentzat) ondoan zegoen pertsona-talde baten aurka eginda.
Gainera, gaur (ostirala) bi miliziano hil eta beste lau zauritu dira Israelen beste erasoaldi baten ostean, Gazako zerrendan.
Hamasek Gazan diren liskarrak etete aldera su-etena iragarri (gauerdi aldera) eta gero izan dira oldarraldiok.
Hamasek ohar baten bidez esan duenez, goizaldean hildakoak Azedin al Kasam Brigadetako kideak ziren eta Jan Yunes (Gazako hegoaldean) jaso zuten Israelen bonbardeaketa.
Hamaseko Barne Ministerioren oharraren arabera, su-etenaren asmoa zen "Israelek gerra berri bat abiarazteko aitzakiarik ez izatea".