Mundua -

Londonderry

Bi gizon atxilotu dituzte Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta

Ipar Irlandako Poliziak, Londonderryn izandako istiluen irudiak zabaldu ditu larunbat goiz honetan, 29 urteko kazetariaren hiltzaileak identifikatzeko lagungarriak izango direlakoan.

Bi gizon atxilotu dituzte Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta. EFE
Bi gizon atxilotu dituzte Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta
Bi gizon atxilotu dituzte Lyra McKee kazetariaren hilketarekin lotuta. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte larunbat goiz honetan Londonderryn (Ipar Irlanda), Lyra McKee kazetariaren hilketarekin zerikusia dutelakoan, Ipar Irlandako Poliziak baieztatu duenez. 29 urteko kazetaria tiroz hil zuten ostegun gauean, Derryn izandako liskarretan.

Antza denez, burua estalita zeraman gazte batek tirokatu zuen kazetaria. Ostiral Santuko Akorioaren urteurrenaren bezperan, "erabateko eromena" zegoen, eta 50 molotov kokteletik gora jaurti eta bi polizia auto erre zituzten. Orduan, pistoladun bat agertu zen, eta poliziaren aurka tiro egiten hasi zen.

Ipar Irlandako Poliziak, Londonderryn izandako istiluen irudiak zabaldu ditu larunbat goiz honetan, 29 urteko kazetariaren hiltzaileak identifikatzeko lagungarriak izango direlakoan. Poliziaren esanetan, “baliteke hiltzaileak errepublikar disidenteak izatea”, eta IRA Berria egin dute erasoaren erantzule.

Gauzak horrela, gertatutakoa “ekintza terrorista” gisa ikertu dute hasieratik, eta erasoa "antolatua" izan dela ziurtatu dute.

Poliziaren iritziz, Londonderryn suzko armak kontrolatzeko asmoz inguruan egindako miaketen harira hasi ziren liskarrak. Izan ere, gauean izandako istiluetan 50 molotov kokteletik gora jaurti eta bi polizia auto erre zituzten.

Segurtasun kamerek, kazetariaren azken uneak grabatu zituzten, bere mugikorrarekin irudiak hartzen zituen bitartean. Halaber, burua estalita duen pertsona bat ikus daiteke, poliziari tiro egiten dion unean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa bideoak Atentatuak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irlanda azken ordukoa Kazetaritza gaur Erailketak albisteak