Mundua -

Pederastia

Haurrei egindako sexu-abusuengatik barkamena eskatu du Txileko Elizak

Gainera, "salaketen aurrean azkar eta eraginkortasunez" erantzun ez duela onartu du Txileko Gotzain-batzarrak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zenbait apaizek eta mojek haurrei egindako sexu-abusuengatik barkamena eskatu du gaur Txileko Eliza katolikoak. Era berean, "salaketen aurrean azkar eta eraginkortasunez" erantzun ez duela onartu du.

"Salaketen aurrean beti azkar eta eraginkortasunez erreakzionatu ez dugula onartzen dugu", azaldu du Txileko Gotzain-batzarrak komunikatu batean, Punta de Tralcan bilera egin eta gero.

Vatikanoak Fernando Karadima apaizaren aurka erabaki ostean Txileko Eliza katolikoa "egoera kritikoan" dagoela uste dute gotzainek eta gogoeta egitea beharrezkoa dela erantsi dute. Karadima sexu-abusu kasu batean errudun aurkitu du Vatikanoak eta epaiketa kanonikoan zigortu zuten.

Gotzainek euren "atsekabea" azaldu eta "apaiz baten bizitzan egoerarik arbuiagarriena" dela gaineratu dute. Horregatik, biktimei eta haren senideei "elkartasuna" adierazi diete, eta baita barkamena eskatu eta babesa eskaini ere.

Gainera, delitu "aberrante" hauei aurre egiteko, 2003an egindako protokoloa aldatu dutela jakinarazi du Elizak. Horrela, abusuen salaketen aurrean gotzainak ekin beharko du, hori bai, Vatikanoaren araudia errespetatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea