Mundua -

Gertakari larria

Gizon batek zazpi lagun hil ditu tiroz dendagune batean, Herbeheretan

Gainera, hainbat lagun larri zauritu dira Alphen aan de Rijnen izandako erasoan. Metraileta bat zeraman gizon bat tiroka hasi omen da bere buruari tiro egin aurretik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek zazpi pertsona hil eta hamaika zauritu ditu, horietako batzuk larri, Alphen aan den Rijneko dendagune batean sartu eta tiroka hasi ondoren, NOS Herbeheretako irrati-telebista publikoak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriak lekukoen adierazpenetan oinarrituta zabaldu duenez, metraileta bat zeraman gizon bat tiroka hasi da dendagunean zegoen jendearen kontra eta gero bere buruari egin dio tiro. Polizia gertatutakoa ikertzen hasi da.

Prentsa-agiri batean Alphen aan den Rijneko Udalak jakinarazi duenez, 12:00ak aldera gertatu da erasoa Ridderhof izeneko dendagunearen sarrera nagusian.

Holandako telebista publikoaren arabera, tiroketa 25 urteko gizonezko batek egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea