Mundua -

Iraultzaren ondoren

Egiptoko fiskalak Mubarak eta bi semeak galdekatzea agindu du

Iraultzetan manifestariei eraso egitea, agintekeria erabiltzea eta komisioak eta etekin ekonomikoak lortzea leporatzen diete.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abdel Maguid Mahmud Egiptoko fiskal nagusiak Hosni Mubarak presidente ohia eta haren bi semeak galdekatzeko agindua eman du. Haien kontra hainbat salaketa jarrita daude manifestariei eraso egiteagatik eta funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik.

MENA albiste agentzia ofizialaren arabera, salaketa horietan Mubaraki eta Alaa eta Gamal semeei urtarrilaren 25ean hasitako protestetan parte hartu zutenei eraso egitea leporatzen diete.

Horrez gain, agintekeriagatik eta komisioak eta etekin ekonomikoak lortzeagatik ere salatu dituzte.

Mubarak: ''Oinarririk gabeko salaketak dira''

Bere kontrako iruzurra eta agintekeria akusazioak "oinarririk gabekoak" direla esan du Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiak. Mubarakek Al Arabiya telebista kateak zabaldutako audio grabazio batean egin ditu adierazpen horiek. Otsailean boteretik bota zutenetik egindako lehen adierazpenak dira.

Mezuan, Mubarakek bere kontra egindako "alegazio faltsuak" deitoratu ditu, izena "zikindu" eta Egiptoko gobernuburu bezala izandako "ospea kendu" egin nahi diotelako.

Dena den, Mubarakek bere "izen ona zikindu nahi duen edozeinen kontra egiteko eskubidea" daukala ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea