Mundua -

Gerra Libian

Gadafik onartu egin du Afrikako Batasunak eskatutako su-etena

Afrikako Batasuneko ordezkariak Bengasira joango dira gaur, matxinoei akordioa azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar Gadafi Libiako diktadoreak onartu egin du gerra zibilari irtenbide negoziatua emateko Afrikako Batasunak proposatutako ''ibilbide orria'', Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak igande honetan jakinarazi duenez.

Atzo, Gadafi Afrikako Batasuneko ordezkariekin batzartu zen Tripolin.

"Misioa bete egin dugu buruzagi anaiarekin. Libiar anaiaren ordezkariek onartu egin dute aurkeztu diegun ''ibilbide orria''", esan du Zumak, Al Jazeera telebista-kateak jasotako adierazpenetan.

Hegoafrikako presidenteak ez du akordioa zehaztu, baina ''ibilbide orria''k su-etena abiatzea eta laguntza humanitarioa banatzeko korridoreak sortzea aurrez ikusten zuen, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea