Mundua -
Fukushiman gertatu da
7,1 graduko beste lurrikara bat Japonian, tragedia jazo eta hilabetera
Dardara 09:16an (Euskadiko ordua) gertatu da, Fukushimako probintzian, baina, TEPCOren arabera, ez da "irregulartasunik" izan zentral nuklearrean.
Erredakzioa
Richter eskalan 7,1 graduko beste lurrikara batek Japoniako ipar-ekialdea astindu du gaur berriz, herrialde horretako Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez. Hasieran bi metro arteko tsunami alerta piztu dute, baina handik eta gutxira indargabetu dute.
Dardara 17:16an (09:16 Euskadin) jazo da, Fukushimako probintzian, 10 kilometroko sakoneran. Japoniako eskalan (hedapena hartzen du kontuan, indarra baino), lurrikara zazpitik sei gradukoa izan da.
TEPCO konpainiak azaldu duenez, Fukushimako zentral nuklearrean ez da "irregulartasunik" izan lurrikararen ondorioz.
Zentrala ebakuatu egin dute, baina erradioaktibitate mailak ez du gora egin. Argindarra itzali egin dute, 1., 2. eta 3. erreaktoreetan ura jaurtitzeko.
7,1 graduko lurrikararen ostean, 5,6 graduko erreplika bat gertatu da handik eta minutu batera, eta 5,6ko beste bat 17:26an (08:26 Euskadin).