Mundua -

Kutsadura

Amsterdamen konbustio motorrak debekatuko dituzte 2030ean

Herbehereetan bizikletaren erabilera oso zabaldua badago ere, kutsadura maila EBk aholkatutakotik gora dago, Amsterdam eta Rotterdam bezalako hiri handietako trafikoagatik bereziki.

Amsterdam. Argazkia: EiTB
Amsterdam. Argazkia: EiTB
Amsterdam. Argazkia: EiTB

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amsterdamgo Udalak konbustio motordun ibilgailu guztiak debekatuko ditu 2030etik aurrera. Horixe da Udalak atzo adostu zuen neurria kutsadurari aurre egiteko.

"Kutsadura hiltzaile isila da, Amsterdamen osasunaren aurkako arrisku nagusietako bat", azaldu du Sharon Dijksma Trafiko zinegotziak.

Herbehereetan bizikletaren erabilera oso zabaldua badago ere, kutsadura maila EBk aholkatutakotik gora dago, Amsterdam eta Rotterdam bezalako hiri handietako trafikoagatik bereziki.

Herbehereetako Osasun Ministerioak ohartarazi du nitrogeno dioxido mailak eta partikula isuriak arnasketa arazoak eragin ditzaketela, eta azpimarratu du kutsadura horren eraginean egoteak urtebete baino gehiago murriz dezakeela bizi itxaropena.

Amsterdamek auto elektrikoen edo hidrogeno motordunen alternatiba sustatu nahi du horrela hurrengo hamarkadaren amaiera begira.

2020an debekatu egingo dituzte 2005a baino lehenago ekoiztutako diesel ibilgailuak, eta debekuak areagotzen joango dira. Hiriak laguntzak ematen ditu auto garbiagoen alde egiten dutenentzat, tartean diru-laguntzak eta aparkatzeko baimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa munduan Nazioartea Herbehereak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Larrialdi klimatikoa albisteak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Euskadiko kutsadura