Mundua -

Analisia

Militarrak eta matxinoak tentuz jokatzen ari dira Egipton

Mubaraktarrak eroso zeuden etxean atxilotuta, baina kartzelan bukatu dute. Ustelkeria, boterea aberasteko erabili izana, eta manifestarien kontra gehiegizko indarkeria erabili izana leporatu diete.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalean egin den presioari esker atxilotu dituzte Hosni Mubarak, Egiptoko presidente ohia eta honen bi semeak: Gamal eta Alaa. Mubarak agintetik kendu ondoren, otsailean boterera heldu ziren militarrek ez zuten Mubarak epaitzeko gogorik. Azken finean , urteetan haren agindutura izan ziren. Baina iraultza egin zutenek, Tahrir plazara joaten segitzen dute, batipat, Tantawi mariskalak gidatzen duen Indar armatuen Kontseilu Gorenak iraultzaileen eskariak ahaztu ez ditzan.

Eskari horien artean dago,Mubarak auziperatzea. Joan den ostiraleko manifestazioan istiluak izan ziren; lehen aldiz, otsailetik, soldaduek manifestarien kontra jo zuten .

Kalean egin den presioari amore ematen bukatu dute militarrek. Mubaraktarrak eroso zeuden etxean atxilotuta, baina kartzelan bukatu dute. Ustelkeria, boterea aberasteko erabili izana, eta manifestarien kontra gehiegizko indarkeria erabili izana leporatu diete.

Egipton transizioak aurrera jarraitzen du zailtasunak zailtasun. Irailerako daude aurreikusita parlamentua aukeratzeko hauteskundeak, eta bitartean, iraultzaileek tentuz jarraitzen dute, aldaketa gehiago eta azkar egitea nahi dute, militarrek berriz, transizio lasaia eta euren kontrolpean egitea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea