Mundua -
Berlinen NATOren bilera
NATOko herrialdeek Libiako operazioa aztertuko dute
Berlinen elkartuko dira gaur goizean, NATOk Libian duen egoeraz hitz egin eta eztabaidatzeko. Frantziak eta Erresuma Batuak gainerako sozioei inplikazio militar handiagoa eskatu die.
Erredakzioa
Hogeita zortzi aliatuak eta Libiako Aliantzapean laguntza ematen duten sei herrialdeak -Qatar, Arabiar Emirerri Batuak, Jordania, Maroko, Suedia eta Ukrainia- gaur eta bihar Berlinen elkartuko dira abian dauden operazio militarren egoera aztertu, eta Tripoliko erregimenaren atakeetatik biztanleria zibila babesteko beharrezkoak diren medioen gainean hitz egiteko.
Paris, Londres eta Libiako Trantsizioko Kontseilu Nazionalaren erreboltariek, asteartean NATOri operazioak areagotzeko eskatu zien, gizarte zibila Muamar Gadafiren indarren erasoetatik babesteko.
Frantziako atzerri ministroak, Alain Juppék, asteartean azaldu zuen NATO ez dela "nahikoa egiten ari" Libiako gizarte zibila babesteko. "NATOk guztiz bete behar du bere papera" esan du, "horrek operazioen lidergoa hartzea eskatzen du, onartu dugun moduan", azpimarratuz.
Britania Handiko bere homologoak, William Haquek, berriz, NATOk Libian "esfortzuak mantendu eta gogortzea" defendatu du. "NATOren ahaleginak mantendu eta gogortu behar ditugu, horregatik jarri ditu Erresuma Batuak azken asteetan lurreko helburuak erasotzeko gai diren hegazkin gehigarriak", eta onartu duenez "beti dago gehiago egiteko".
Era berean, Benghaziren oposizioan Kanpo Gaietarako arduradunak, Ali Essawik astearte honetan Luxenburgon onartu zuenez, "ahalegin gehiago" espero dute gizarte zibila babesteko nazioarteko komunitatearen aldetik.
Aliantzaren kuartel orokor miliarreko buruzagiak, Mark van Uhm jeneralak, asteartean kritikak ukatu zituen eta esan zuen bere esku dituen medioekin "lan ona" egiten ari direla. "Ditugun medioekin lan izugarria egiten ari gara eta gure misioa betetzen ari gara. Ez da gure eginkizuna gehiago egin nahi dugula esatea", esan du. "Gehiago ematen badizute, gehiago egin dezakezu" zehaztu du.
Estatu Batuek operazioko lehen egunetatik garbi utzi dute Libian duten presentzia gutxitzeko asmoa. Lehengo astean, esaterako, orain arte NATOren esku zeuden lurreko erasoetarako 50 hegazkin erretiratu zituzten. Gainera, Estatu Batuak dira Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin batera, lurreko eraso gehien egiten ari direnak erregimenaren helburu militarren aurka; baina, Belgika, Kanada, Norvegia eta Danimarka ere, besteak beste, horrelako operazioetan parte hartzen ari dira, diplomazia iturriek azaldu dutenez.
Beste iturri diplomatiko batzuek aurreratu dutenez, operazioaren gidari den komandanteak, Charles Bouchard general kanadarrak, lurreko erasoetarako ehun bat hegazkin gehiago -NATOk 72 ditu eta 82ra iritsi nahi du- eta sei edo zazpi hegazkin airean berrornitzeko eskatu ditu.
Espainia LibianCarme Chacón Espainiako Defentsa ministroak, gaur osteguna, Libian dauden Espainiako unitateekin bideo bitartez hitz egingo du, NATOko ordezkariekin egingo duen bileraren ostean. Han erabakiko da Espainiak Libian duen misioarekin jarraituko ote duen, epea datorren astean amaitzen baita.
Asteartean Chaconek kazetariei azaldu zienez, bilera horretan hiru erabaki garrantzitsu hartuko dira. Lehenik, aireko baztertze gunean Espainiak duen parte hartzea luzatuko ote duten, hilabeterako izatea hitzartu baitzen. Armen bahiketa -hiru hilabeterakoa- izango da aztergai egongo beste puntu bat. Azkenik, bileran Libiako misioak Espainiako Indar Armatuek duten zeregina zenbat denborarako luzatzen den hitzartuko da. Hori bai, Defentsa ministroak baztertu egin du aireko baztertze gunean Espainiako hegazkinekin aldaketarik egitea.
Egun, NATO Libian egiten ari den operazioan Espainiak F-18 markako erasorako lau hegazkin, airean berrornitzeko hegazkin bat -aireko baztertze gunerako- eta fragata, itsaspekoa eta itsasoa zaintzeko hegazkina ditu.