Mundua -

Kairon egin duten bileran

Nazioarteko komunitateak Libian su etena eta elkarrizketa eskatu ditu

NBEko ordezkariek, Europar Batasunak, Arabiar Ligak, Afrikar Batasunak eta Batzar Islamiarrerako Elkarteak gaur Kairon egin den bileran Libiako "odol jarioarekin amaitzeko" eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek, Europar Batasunak, Arabiar Ligak, Afrikar Batasunak eta Batzar Islamiarrerako Elkarteak gaur Kairon egin den bileran su etena lortu eta elkarrizketa prozesu bat hasteko beharra azpimarratu dute.

"Libian indarkeriak izan duen gorakadarekin eta biktima zibilekin kezkatuta gaude", esan du Ban Ki-moonek, NBEren idazkari nagusiak, Egiptoko hiriburuan, Arabiar Ligaren egoitzan egin den bileran.

Era berean, gaur NATOko partaideak eta laguntzaileak Berlinen egiten ari diren bileraren garrantzia azpimarratu dute Libian "odol jarioarekin amaitzeko ", eta Europar Batasunak onartzeko konpromisoa hartu zuen giza laguntza baimendu beharko dute, NBEk horrela eskatuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea