Mundua -

Erasoa ala suizidioa

Salvador Allenderen gorpua lurpetik ateratzeko agindu du epaile batek

Autopsia baten arabera, bere buruaz beste egin zuen Gobernu Jauregian, baina sektore politiko batzuek tesi hori baztertu dute, beren ustez, baliteke eraso militar batean hil izana eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Carroza epaileak agiandu duenez, Salvador Allende 1973ko kolpe militarrean hil zen Txileko presidente ohiaren gorpua lurpetik aterako dute maiatzeko bigarren hamabostaldian.

Allenderen senitartekoek agintari ohiaren gorpua ateratzeko eta beste autopsia bat egiteko eskaera aurkeztu diote aste honetan Carrioni. Ikerketa honetan Allende nola hil zen argitzen saiatuko dira.

Auzitegi Medikuntzako Zerbitzuko talde batek eman zituen ikerketaren lehenengo urratsak joan den urtarrilean, Allenderi egindako autopsia aztertuz. Txileko Justiziak Allenderen heriotzaren arrazoiak zein izan ziren lehen aldiz ikertzeko eman zuen irizpenari jarraituta ekin zioten azterketari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea