Mundua -

Iruzkina

Arrigoneren hilketa ulertezina

Israelek 2008an Gazaren kontra egin zituen bonbardaketak gogorren salatu zituenetako bat izan zen kazetari italiarra.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazan azaldu ezin diren gertaera ulertezin horietako bat jazo da. Vittorio Arrigone italiarra, palestinarren defendatzaile sutsua, hil egin dute Gazan. Israelek 2008an Gazaren kontra egin zituen bonbardaketak gogorren salatu zituenetako bat izan zen kazetari italiarra. Il Manifesto egunkarian eta hainbat bolgetan idatzitako artikuluekin bonbardaketen lekukotzak eskaini zituen. Artikulu horietako baten izena Guernica en Gaza izan zen.

Hamas alderdi fundamentalista da Gazako Gobernuaren buru, baina are talde erradikalagoak daude bertan. Gazako Barne Ministerioak azaldu duenez, Arrigone bahitu eta hil zuena talde salafista bat izan zen, Al Kaidari lotutako talde bat.

Aipatu jidahista horiek erasoak egin dituzte Gazan Internet eskaintzen duten tabernen kontra, palestinar kristauak kanporatzea eskatzen dute, Estatu erabat islamiarra ezarri nahi dute eta Hamas Israelekin bigunegia dela iritzi diote. Agiri batean, Arrigone "Gazan ustelkeria zabaltzeko sartu zelako" eta "federik gabeko" herrialde batekoa zelako hil zutela azaldu dute.

Hain da zentzugabekoa lehenengo ideia hori, hilketa agente israeldarrek edo israledarrek manipulatutako palestinarrek egin zutela pentsa baitaiteke. Baina antzeko kasu asko izan dira jihadistak zoratuta daudela pentsatzeko eta palestinarren alde lanean bizia arriskuan jartzeko gai den pertsona bat hil dezaketela sinesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea