Mundua -
Hauteskundeak
Leherketa bat izan da Nigerian hauteskundeak hastear zeudenean
24 orduren barruan gertatzen den bigarren leherketa izan da. Bestea, ostiral gauean gertatu zen, baina hildakorik eta zauriturik eragin gabe.
Erredakzioa
Leherketa bat eta tiroketak izan dira Maidugurin udalerrian, Abba Garam barrutian, Nigeriako iparraldean. Presidentetzarako hauteskundeak hasteko ordu batzuk baino ez direnean falta gertatu da eta oraindik ez dago argi zauriturik izan den ala ez.
"Oraindik ez dakigu gertatutakoa militante politikoen, fanatikoen edo gizabanako armatuen ekintza izan den. Larrialdi eta segurtasun zerbitzuak egoera kontrolatzeko lanetan ari dira" esan du Shuaibu Yushauk, Larrialdietarako Kudeaketa Agentzia Nazioleko bozeramaileak.
Bestalde, ostiralean bi pertsona hil eta beste bost zauritu zituzten, horien artean bi soldadu, Maiduguriko metrópoli-arean. Hiltzaileak armadun bi pertsona izan ziren.
Hilketa horien arduradunak zeintzuk diren argi ez dagoen arren, inguru horietan Boko Haram talde islamiar fundamentalistaren eraso ugari izaten dira. Talde honek politikoei eta segurtasun agenteei erasotzen die batez ere.
Joan den astean, Parlamenturako hauteskundeetan, 39 pertsona hil ziren hauteskunde prozesuarekin lotutako istiluetan.