Mundua -

Miamiko aireportuan

Aire-kontrolatzaile bat zigortu dute lanean lo geratzeagatik, AEBetan

Aste bakar batean lanean lo geratzen den hirugarren kontrolatzailea da, eta seigarrena azken hilabetean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Abiazio Federaleko Administrazioak (FAA, ingelesez) beste aire-kontrolatzaile bat zigortu du larunbat honetan lanean zegoela lo geratzeagatik. Oraingo honetan Miamiko Aire-bideen Kontrolerako Zentroan izan da.

Aire zirkulazioaren zinten aurretiazko azterketaren arabera, aire-kontrolatzaileak ez zuen dei bat ere ez erantzunik gabe utzi eta ez zuen inolako gertakaririk eragin, FAAk komunikatu baten bidez adierazi duenez.

Gertatutakoa gainbegiraleetako bati jakinarazi zion beste aire-kontrolatzaile batek.

Gainontzeko "gertaerak"

Azken hau, astebetan izandako horrelako hirugarren gertaera izan da, eta seigarrena azken hilabetean. Lehenengoa Nevadako Reno-Tahoe aireportuan gertatu zen. Orduan gaixoak zeramatzan hegazkin batek gauez lurreratu behar izan zuen inolako argibiderik jaso gabe aire-kontrolatzailea lo zegoelako. Barruan hiru bidaiari zihoazen.

SeattlekoBoeing Field-King County International aireportuan, berriz, beste aire-kontrolatzaile batek lo hartu zuen gaueko azken lan-txandan. Ondorioz, zigorra jarri diote.

Datorren asteartean, FAAren kudeatzaileak hainbat bilera egingo ditu herrialde osoko aire-instalazioetako arduradunekin. Helburua, aire-zirkulazioaren kontrola eta segurtasuna nola hobetu ikertzea da.

Kezka iragan hilean sortu zen Washintongeko aireportu nazionalean bi hegazkin argibiderik gabe lurreratu zirenean goardiako aire-kontrolatzailea lo zegoelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea