Mundua -
Misio militarra
NBEren ebazpenak Libiako misioa 'zailtzen' duela uste du Cameronek
Britainia Handiko lehen ministroak, hala ere, murrizketak "zuzenak" direla azpimarratu du, izan ere, "ez dugu herrialdea okupatu edo inbaditu behar, ez da hori helburua".
Erredakzioa
David Cameron Britainia Handiko lehen ministroak uste du Nazio Batuen Erakundeak emandako ebazpenean ezarritako baldintzek "zaildu" egiten dutela nazioartea Libian egiten ari den lana, baina murrizketa horiek "zuzenak" direla azpimarratu du.
Sky News telebista-katean egin dioten elkarrizketa batean Cameronek azaldu duenez, NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak aireko eraso zehatzak egiteko baimena ematen du, baina ez du lurreko inbasiorik egiten uzten, eta horrek lana "zailtzen" du.
Hala eta guztiz ere, buruzagi kontserbadoreak azpimarratu du NBEk ezarritako baldintzak "zuzenak" direla.
"Ez dugu herrialdea okupatu edo inbaditu behar, ez da hori helburua. Eta oztopo bat bada ere, muga hori zuzena da", adierazi du lehen ministroak.
Hain zuzen ere, "ez dugula inbadituko erabaki genuelako egiten zaigu zailagoa lana, emaitza ezin baitugu zehatz erabaki ditugun baliabideekin".