Mundua -
Avignoen
Gurutze kristaua gernu-pote batean erakusten duen argazkia apurtu dute
"Piss Christ" izeneko artelana mailukadaka apurtu dute, katolikoek egindako manifestazio baten ostean. Artelanak kritika ugari jaso ditu mugimendu erlijiosoen partetik.
Erredakzioa
Andres Serrano New Yorkeko artistaren bi artelan suntsitu egin dituzte Avignoneko Arte Garaikidearen Museaoan, Frantziako hegoaldean, museoko iturriek aditzera eman dutenez. Artaln horietako batean gurutze kristaua gernu-pote baten barruan agertzen zen.
"Piss Christ" izeneko argazkia mailukadaka apurtu dute, katolikoek egindako manifestazio baten ostean. Artelanak kritika ugari jaso ditu mugimendu erlijiosoen partetik.
Larunbatean, mila pertsona inguruk manifestazioa egin zuten artelan hori "blasfemaria" zela esanez.
Frédéric Miterrand Frantziako Kultura ministroak komunikatu bat atera du gertatutakoa gaitzesteko eta "adierazpen eta sormen askatasunaren oinarrizko printzipioari eraso egin diotela" adierazteko.
Artesana 1989. urtean aurkeztu zuten lehen aldiz eta aurretik ere, Australia 1997an, kalteak eragin zizkioten.