Mundua -
Hauteskundeak
Kontserbadoreak garaile Finlandian, eta ultraeskuina hirugarren
Kontserbadoreek botuen % 19,9 lortu dute eta Parlamentuko 200 eserlekuetatik 43, Alderdi Sozialdemokratek baino bat gehiago. Azken hauek botuen % 19,2 lortu dute.
Erredakzioa
Jyrki Katainen Ekonomia ministroaren Kokoomus alderdi kontserbadoreak Finlandiako hauteskunde orokorrak irabazi ditu. Hala ere, oso alde txikia atera die sozialdemokratei eta ultraeskuindarrei. Azken hauek hirugarren postuan geratu dira.
% 96,7 zenbatuta, kontserbadoreek botoen % 19,9 lortu dute eta, ondorioz, Eduskunta Finlandiako Parlamentuko 200 eserlekuetatik 43, Alderdi Sozialdemokratak (% 19,2) baino bat gehiago.
Baina jardunaldiko garailea Benetako Finlandiarrak izeneko alderdi ultraeskuindarra izan da. Botuen % 19,1 lortu du, 39 eserleku, 2007ko hauteskundeetan baino zortzi aldiz gehiago.
Finladiako historian, inoiz ez bezalako hazkundea izan dute ultraeskuindarrek.