Mundua -

48 urte ostean

Siriak bertan behera utzi du Larrialdi Egoera

Bestalde, Estatuko Segurtasunerako Auzitegi Gorena deuseztatzea eta protesta baketsuak egiteko eskubidea bermatzen duen legea babestea onartu du presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bachar al Asad Siriako presidenteak Larrialdi Legea (1963az geroztik indarrean) bertan behera uzteko "egitasmo" bat onartu du gaur, Siriako telebistak jakinarazi duenez.

Bestalde, Estatuko Segurtasunerako Auzitegi Gorena deuseztatzea eta protesta baketsuak egiteko eskubidea bermatzen duen legea babestea onartu du presidenteak. Siriako oposizioaren eskakizun nagusia Larrialdi Egoera bertan behera uztea zen.

Larrialdi Legea bertan behera uzteko "egitasmoa" onartu eta bi egunetara heldu da Salbuespen Egoerarekin amaitzeko erabakia.

Protestak

Al Asaden erregimenaren aurkako protestak iragan hilabetean hasi ziren eta Mohamed Nayi Otriren Exekutiboaren dimisioa eragin zuten martxoaren 29an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea