Mundua -

Hildakoak protestatan, Sirian

Iranen laguntza bilatzea egotzi dio Obamak Al Asadi

AEBetako presidenteak esan duenez, Bachar al Asad Larrialdi Legea bertan behera uzteko emandako aurrerapausoak "ez ziren benetazkoak".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak Siriako Gobernuak manifestarien kontra indarkeria erabiltzea gaitzetsi du eta Bachar al Asid presidenteari Iranen laguntza bilatzea egotzi dio.

"AEBek gogor gaitzesten dute Gobernu siriarrak indarkeria erabil izana manifestarien aurka. Protestak baretzeko indarkeriaren erabilera eten behar da berehala", esan du ohar baten bidez.

Obamaren ustez, Bachar al Asadek Larrialdi Legea bertan behera uzteko emandako aurrerapausoak "ez ziren benetazkoak", protestetan izandako indarkeria ikusita. Legea (1963tik indarrean da) bertan behera uztea da oposizioaren eskaera garrantzitsuenetako bat, eta manifestazio baketsuak izatea ere bai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea