Mundua -

NEGOZIAZIO-TXANDA

Venezuelako Gobernua eta oposizioa Norvegian elkartuko dira datorren astean

"Bigarren negoziazio-txanda bat" iragarri zuen larunbatean Norvegiako Atzerri Ministerioak, eta bi aldeek baieztatu egin dute gaur.

Nicolas Maduro NBEen egoitzan irailean. Artxiboko argazkia.
Nicolas Maduro NBEen egoitzan irailean.
Nicolas Maduro NBEen egoitzan irailean. Artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Gobernua eta oposizioa Norvegian elkartuko dira datorren astean, tentsioa gutxitu eta herrialdean bizi duten krisi politikoari irtenbidea aurkitzeko asmoz.

"Bigarren negoziazio-txanda" iragarri zuen larunbatean Norvegiako Atzerri Ministerioak: "Venezuelako indar politiko nagusien ordezkariek datorren astean Oslora itzultzea erabaki dute elkarrizketa prozesuari jarraipena emateko", adierazi zuen ohar batean.

"Gure konpromisoa berretsi nahi dugu, Venezuelan bi aldeek irtenbide adostu bat lor dezaten", gaineratzen zuen bertan.

Handik ordu batzuetara, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eskerrak eman dizkio Norvegiari "bakea eta egonkortasunaren alde" egiten ari den "esfortzuagatik". Oslora joango den ordezkaritza "agenda integral adostuaren gainean lan egiteko borondatearekin eta akordio onak egitera" joango dela aurreratu du.

Juan Guaido oposizioaren liderrak ere onartu du Norvegiaren gonbidapena, "ibilbide oso argi bati jarraitzeko", eta "usurpazioaren amaiera, trantsiziorako gobernu bat eta hauteskunde libreak egitea" helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Norvegia Nicolás Maduro Juan Guaidó