Mundua -

Protestak

Hamar pertsona inguru hil dira Sirian ostiraleko biktimen hiletetan

Obamak egindako kritikei "erantzukizun falta" egotzi die Siriako Gobernuak. AEBetako presidenteak protesta politikoei aurre egiteko Iranen laguntza eskatu izana leporatu zion Damaskori

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiraleko protesta politikoko biktimen hiletetan hamar pertson inguru hil dira, giza eskubideen aktibistek eta hedabideek emandako datuen arabera. Biktimak Siriako toki ezberdinetan izandako protestetan hil ziren.

Hildakoen kopurua ezberdina da iturriaren arabera, baina gaurko eguna ostiralekoa bezain larria ez dela baieztatu dute. Ostiralean 112 pertsona hil ziren guztira.

Ammar Qurabi Giza Eskubideen Erakunde Nazionaleko Siriako presidenteak adierazi duenez, bederatzi izan dira hiletetan hildakoak.

Horietako bost Izraa herriko kanpoaldean hil dira eta gainontzeko bostak, berriz, Douman, Damaskoko inguruetan.

Obamaren kritikei, erantzuna

Obamak egindako kritikak "erantzukizun falta" daukatela adierazi du Damaskoko Gobernuak. Kritika horietan, AEBetako presidenteak protesta politikoei aurre egiteko Iranen laguntza eskatu izana leporatu zion Damaskori.

SANA agentzia ofizialak, iturri ofizial baina ezezagun batean oinarrituta, Obamaren mezuak gabezi handia dauka, ez baitago "egoeraren analisi objektibo eta osoan oinarrituta".

Gobernuak Iraneri laguntza eskatu izana ukatu du, Obamak zioen moduan, "siriarrak errepresioaren bidez kontrolatzeko, Iranen erabilitako taktika basatiekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea