Mundua -
ASIA
Gutxienez bi pertsona hil eta 16 zauritu dituzte Japonian, labanaz
Goizeko lehen orduan gertatu da erasoa, haur talde bat eskolako autobusaren zain zeudela. Erasoaren ostean, ustezko egileak bere burua hil du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gutxienez neskato bat eta heldu bat hil eta beste 16 pertsona zauritu dituzte Japonian, gehienak adin txikikoak, Kawasaki hirian, Tokiotik gertu, labanaz egindako eraso batean, Japoniako Poliziak jakinarazi duenez.
Agintariek NHK hedabide publikoari esandakoaren arabera, ustezko erasotzaileak bere burua hil du.
Poliziaren esanetan, bertan 07:45 zirenean gertatu da erasoa, haurrak eta guraso batzuk eskolako autobusaren zain zeudela.
Bi hildakoak 12 urteko neskato bat eta haurretako baten aita, 39 urtekoa, dira, NHK hedabidearen arabera.
Bi labana aurkitu ditu Poliziak erasoa izan den tokian.