Mundua -
Alemania
Andrea Nahlesek, Angela Merkelen gobernu-bazkideak, dimisioa eman du
Alemaniako Alderdi Sozial Demokrataren buruak ohar baten bidez adierazi duenez, "nire alderditik jakinarazi didatenaren arabera, ez daukat nire kargua betetzen jarraitzeko babes nahikorik".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andrea Nahles Alemaniako Alderdi Sozial Demokrataren buruak dimisioa eman du igande honetan, joan den asteko Europako hauteskundeetan porrota jaso ostean. Angela Merkel kantzilerraren gobernu-bazkide da Alderdi Sozial Demokrata.
"Talde parlamentarioan izandako eztabaidaren eta nire alderditik jakinarazi didatenaren arabera, ez daukat nire kargua betetzen jarraitzeko babes nahikorik", adierazi du Andrea Nahlesek ohar baten bidez.
Sozialdemokratek umiliazio bikoitza jasan zuten maiatzaren 26an. Bremenen boto kopuru asko galdu zituzten eta, 70 urteren ostean, baliteke orain Gobernua galtzea ere. Gainera, Europako Parlamenturako hauteskundeetan, boza kopuruan bigarren postua kendu zien Berdeak alderdiak.