Mundua -

Guerra Libian

Obamak 25 milioi dolar emango dizkie Libiako matxinoei

Nolanahi ere, laguntza hori "ez hilgarria" izango da, hau da, ez diete armarik, muniziorik ezta esku-dirua ere emango.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak 25 milioi dolarreko (17 milioi euro) laguntza emango die Libiako matxinoei, herrialdeko zibilak Muamar Gadafi diktadorearen erasoetatik babes ditzaten.

Nolanahi ere, laguntza hori "ez hilgarria" izango da, hau da, ez diete armarik, muniziorik ezta esku-dirua ere emango.

Hain zuzen ere, ibilgailuak, erregai biltegiak eta kamioiak, anbulantziak, sendagaiak eta ekipamendu medikoa, irrati-sistemak, elikagaiak, kanpin-dendak eta uniformeak emango dizkiete, besteak beste.

AEBetako Gobernuaren esanetan, laguntza "bat dator" NBEren 1973. ebazpenarekin, zibilak babesteko behar beste neurri abiatzeko baimena ematen baitie estatu kideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea