Mundua -

Analisia

Palestinarren arteko adiskidetze prozesurantz

Batasun nazionaleko behin behineko gobernua osatzea, Parlamentua eta presidentea aukeratzeko hauteskundeak deitzea eta bi aldeetako Polizza eta militarrak talde batean batzea adostu dute.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikusteko dago akordio hori gauzatuko den.Lehen ere gertatu izan da akordioa adostea eta gero ez betetzea. Oraingo honetan litekeena aurrera ateratzea Jesús torkemadak esan digunez.

Ez da lehen aldia Cisjordanian agintzen duen Al Fata alderdiak eta Gazan agintzen duen Hamasek akordioa lortu dutela iragartzea. Arrazoi desberdinengatik azkenean akordioa ez da gauzatu eta beraz borrokan jarraitu dute azken bost urte hauetan.

Beraz, ikusi beharko da datorren astean bi aldeetako buruzagiek, Mahamud Abbas eta Jaled Meshal elkartu eta atzo hauen menpekoek iragarritakoa sinatzen duten ala ez.

Iragarpen horretan batasun nazionaleko behin behineko gobernu bat osatzea aipatzen da, urtebeteko epean parlamentua eta presidentea aukeratzeko hauteskundeak deitzea eta bi aldeetako Polizía eta militarrak talde batean batzea.

Arrazoi batzuk daude oraingoa benetakoa izan daitekeela pentsatzeko. Lehendabizi mundu arabiarra jasaten ari den errebolta. Gazte palestinarrek ere aldaketak eskatu dituzte, eta batasun nazionala aldarrikatu. Baina batez ere, ematen du, Mahumud Abbas Palestinako presidentea konturatu dela ezin duela aurrerapauso gehiago eman Israelekin.

Ezerezean geratu da Obamaren partehartzearekin pasa den urrian lau haizetara ezagutzera eman zen Bake Prozesua. Testuingu horretan ematen du, Abbasek eta Al Fatahak euren kabuz estatu palestinarra aldarrikatu nahi dutela, Israelekin bat egin gabe; estatu palestinar horrek ez luke zentzurik bi herrialdeetan Gazan eta Cisjordanian, bietan ez balitz aldarrikatuko, eta horregatik behar da Al Fataren eta Hamasen berradiskidetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea