Mundua -
A10 autobidean
7 hildako Bordelen, minibus batek kamioi baten kontra talka eginda
Kamioia errepidean iraulita zegoen. Hildakoak kamioi gidaria eta minibuseko sei bidaiariak dira. Antza denez, Parisetik zetozen eta hegoaldera zihoazen.
Erredakzioa
Zazpi pertsona hil ziren bart minibus batek iraulitako kamioi baten kontra izandako istripuaren ondorioz. Ezbeharra, A10 autobidean gertatu zen, Bordeleko iparraldean (Frantziako hego-ekialdean).
Girondeko departamenduko prefekturak (Gobernu ordezkaritzak) azaldu duenez, istripua gauerdiak jota izan zen, Marcillac udalerrian.
Bertan hil ziren kamioi gidaria eta minibuseko sei bidaiariak. Azken hauek, Pariseko ingurutik omen zetozen eta hegoalderantza zihoazen.
Lehen ikerketen arabera, kamioi gidariak lo hartu zuen eta ibilgailuaren controla galdu. Ondorioz, errepidean iraulita geratu zen.
Ondoren, minibusak kamioiaren kontra talka egin zuen. Aurkitutako arrastoen arabera, minibusa abiadura handian zihoan, orduko 130 km-ra, Frantziako autobideetako abiadura mugan.
Istripuaren ondorioz, autobidea itxita egon da 08:00ak arte, Bordelera eta Espainiara norabidean.