Mundua -
Erreakzioak
Palestinarren arteko akordioa 'ikarak' bultzatu duela dio Liebermanek
Hamas eta Fatahren arteko adiskidetzearen ondorioz, islamistek Zisjordaniaren kontrola har dezaketela ohartarazi du.
Erredakzioa
Avigdor Lieberman Israeleko Kanpo Arazoaetako ministroaren hitzetan, Hamasek eta Fatahk egindako akordioa ''ikara''ren ondorioa da. Simon Peres presidenteak, bestalde, akordio hori "zorigaiztoko akatsa".
Al Fatahk Zisjordanian gobernatzen du eta Hamasek, berriz, Gazako zerrendan, eta asteazkenean iragarritakoaren arabera, adiskidetzea erabaki dute.
Liebermanen ustez, Al Fatah eta Hamasen akordioa Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko ezegonkortasunak agintari palestinarrengan sortutako ''ikara''ren ondorioa dira.
Israeleko Kanpo Arazoetako ministroak adierazi duenez, Hamasek Siriako egoerak bultzatuta hartu du adiskidetzeko erabakia.
Gainera, Liebermanek esan duenez, Hamas eta Fatahren arteko akordioak islamiarren Zisjordaniaren controla artesa ekar lezake.
Hamas "talde terrorista" palestinako gobernuan egonda, nazioarteak ezin duela Estatu palestinarraren sorrera babestu, esan die Simon Persek nazioarteko hedabideei.