Mundua -

Adiskidetze akordioa

Hamasek eta Al Fatahk bake ituna sinatu dute Kairon

Palestinako bi fakzio arerioetako buruzagiek adiskidetze akordioa sinatu dute Egiptoko hiriburuan eta azken lau urteotan izandako tentsio eta tirabirak alde batera uzteko konpromisoa hartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamasek eta Al Fatahk bakea sinatu dute gaur Egipton, Kairon.

Palestinako bi fakzio arerioetako ordezkariek desadostasunak zituzten gaietan akordio bat lortu zutela iragarri zuten joan den asteazkenean, besteak beste, Gobernua osatzeko eta hauteskundeak egiteko akordio bat lortu zutela iragarri zuten.

Mahmud Abbasek, Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak, eta Jaled Meshaalek, Hamasek erbestean duen liderrak sinatu dute adiskidetze akordioa era azken lau urteotan izandako tentsio eta tirabirak albo batera uzteko kompromisoa hartu dute.

Adiskidetze akordioari esker palestinarrek "zatiketaren aro beltzari" aurre egitea lortu dutela adierazi du Abbasek.

Jaled Meshaalek, berriz, adiskidetzea lortzeko edozer emateko prest dagoela azpimarratu du eta bere taldearen nahi bakarra "Zisjordanian eta Gazako zerrendan subirotasuna izango duen palestinar estatu independentea" lortzea dela azpimarratu du.

Egiptoko hiriburuan izan den ekitaldian arabiar estatuen ligako ordezkariak egon dira.

Bi agintariek Israelek duen jarrera kritikatu dute. Abbasek salatu du "adiskidetza akordioa bake bidetik urruntzeko aitzakia" bezala erabiltzen duela eta Benjamin Netanjahu Israelgo lehen ministroari eskatu dio "bakearen edota asentamenduen artean" aukeratzeko.

Hamaseko eta Al Fatahko liderrak sinatu berri duten adiskidetze akordioa gauzatzen hasteko datorren astean bilduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea