Mundua -

'Brexit'a

Corbynek bigarren erreferendum bat eskatu eta EBn jarraitzea defendatuko du

'Brexit'aren inguruko akordioa erreferendumean bozkatzea eskatuko dio Alderdi Laboristako buruzagiak lehen ministro kontserbadore berriari.

Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruzagia. Argazkia: EFE
Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruzagia.
Corbynek bigarren erreferendum bat eskatu eta EBn jarraitzea defendatuko du

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brexit-aren inguruko akordioa erreferendumean bozkatzea eskatuko dio Jeremy Corbyn Alderdi Laboristako buruzagiak lehen ministro kontserbadore berriari. Hori gertatuko balitz, bere alderdiak Europar Batasunaren (EB) barruan jarraitzea defendatuko lukeela aurreratu du Corbynek.

Zuzendaritza laborista bildu ondoren oinarriei gutuna bidali die Corbynek. "Akordiorik gabeko irteera baten edo ekonomia eta enplegua babesten ez dituen itun tory baten aurrean EBn jarraitzearen aldeko kanpaina" egingo dutela iragarri du.

"Lehen ministro berria nornahi izan, bere akordioa edo haren gabezia herri galdeketa batean bozkatzeko konfiantza izan beharko luke", EBn jarraitzeko aukerarekin batera, Corbynek idatzi duenez.

Erresuma Batuko gobernuburu berria uztailaren 23an aukeratuko dute. Jeremy Hunt edo Boris Johnson faboritoa izango da. Alderdi Kontserbadoreko militanteek barne-hauteskundeetan aukeratuko dute.

Brexit-aren inguruko jarrera argi utzi ondoren – nahiz eta oraindik ñabarduraren bat behar – barne zatiketa sakonak bukatzea espero du zuzendaritza laboristak. Krisi politikoa 2016ko erreferendumarekin batera hasi zen, Alderdi Laboristak kanpaina zalantzagarria eta nahasgarria egin zuelako. Kritika ugari jaso zituen.

Gainera, Corbyn sozialdemokrata heldu denetik tentsio ideologikoak areagotu dira alderdi barruan. Oinarrien jarrera eta boto-emaileen heren bat sentitzen dutena bateratzeko eztabaida luzea izan da. Militanteak Europaren aldekoak dira, baina boto-emaile laborista askok EBtik ateratzea nahi dute.

Europako Parlamenturako azken hauteskundeetan laboristek behea jo zuten, eta horrek jarrera definitzeko balio izan zaie. Era berean, sindikatuek horretarako presioa egin dute, ekintza egitasmo bat adostu baitzuten astelehenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Londres