Mundua -

Ekonomia krisia

Greziak zalantzan jarri du bere zorraren kalifikazioa jaitsi izana

Standards & Poor's arriskua neurtzeko agentziak Greziako zorraren kalifikazioa jaitsi du berriro. Alemania eta Frantzia Greziaren zorra berrestrukturatu beharrik ez izateko plan baten bila ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standards &' || 'amp; Poor''s-ek Greziako zorraren kalifikazioa jaitsi izana gaitzetsi du gaur Greziako Finantza Ministerioak; izan ere, bere ustez, kalifikazioaren murrizketa hori ez da benetako informazioetan edo erabakietan oinarritzen.

Greziako Finantza Ministerioaren hitzetan, azken hilean, Standards &' || 'amp; Poor''s-ek ebaluazioa egin aurretik, ez da Greziako ekonomiaren egoerak okerrera egin duela adierazten duen inolako informaziorik edo erabakirik izan.

Grezia eurogunetik aterako zela esaten zuten informazioei buruz hitz egin du Ministerioak, joan den asteburuan Europako komunikabideetan ahotik ahora ibili baita aukera hori. Zurrumurrua, berriz, argi eta garbi ukatu dute Europako agintariek eta Greziako Gobernuak.

Gaur, Standards &' || 'amp; Poor''s arriskua neurtzeko agentziak Greziako zorraren kalifikazioa jaitsi du berriro; epe luzeko zorrari B (‘BB-‘ zen lehen) eta epe laburrekoari C (lehen B zen) jarri die. Halaber, Greziako zor subiranoaren kalifikazioak zaintza negatiboan jarraituko duela ere iragarri dute.

Greziaren bigarren finantza erreskatea

Alemania eta Frantzia Greziaren zorra berrestrukturatu beharrik ez izateko plan baten bila ari dira. Hori praktikan jarriz gero, aukera bat bi herrialde horiek maileguan utzitakoa beranduago kobratzea izango litzateke eta bestea diru kantitate gutxiago itzultzea. Asmo horiek, baina, badute aurkaririk. Momentuz, argien hitz egin duenetako bat George Osborne Britainia Handiko Finantza ministroa izan da. Ez da batere ados agertu Grezia erreskatatzeko planekin eta gogorarazi du bere alderdiak ez zuela aurreko erreskateta ere babestu.

"Nik ez nuen hori sinatu..., nire aurrekoak egin zuen. Eta Irlandarena kasu berezia izan zen", esan du Osbornek BBC telebista kateak egindako elkarrizketa batean.

Britainia Handiko ministroaren ezezkoari, Finlandiaren oposizioa batu behar zaio; bertako hirugarren alderdi politikoak esan baitu ez dagoela prest Europako beste ekonomia batzuk salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea