Mundua -
AEBei Mendekua
Al Kaidak 'etortzeko dagoena okerragoa' izango dela ohartarazi du
"Amerikarren kontrako borroka" ez zuela Osamak bakarrik zuzentzen ohartarazi du Interneten Al Kaidak Arabiar Penintsulan duen liderrak. Etortzeko dena "mingarriagoa" izango dela azpimarratu du.
Erredakzioa
Al Kaidak Arabiar Penintsulan duen liderrak, Nasser al Wuhayshik, "etortzeko dagoena handiagoa eta okerragoa" izango dela ohartarazi du.
Joan den maiatzaren 2an, AEBetako segurtasun indarrek Osama Bin Laden hil eta gero egin ditu mehatxuok Al Kaidako ordezkariak.
"Belaunaldiz belaunaldi borrokatu behar duzue, euren bizitzak suntsitu, egunerokoa asaldatu eta zoritxarrean erortzen diren arte. Gure eta zuen arteko borroka ez zuen Osamak bakarrik zuzentzen", adierazi du al Wuhayshik Interneten zabaldutako mezu batean.
"Etortzeko dagoena handiagoa eta larriagoa izango da, mingarriagoa", azpimarratu du AQAP taldeko liderrak Osama Bin Ladeen Interneten egindako laudorioan.
Nasser al Wuhayshi, AEBen helburu nagusien zerrendan dago, Bin Ladenen aholukaria zian zen 1990ean Afganistanen.
Bin Ladenen heriotzaren ondoren Al Kaidak Arabiar Penintsulan duen taldearen ekintzak indartu daitezkeela uste dute Nazioarteko adituek.
AQAPek bere gain hartu ditu 2009an Detroiterako bidean zihoan hegazkin batean egindako atentatu saiakera eta 2010ean ABEtara zihoazen zama hegazkin batzuetan lehergailuak ipini izana ere leporatu diote.
"Esan iezaiezue amerikarrei Yihad-aren sugarrak jekea bizi zenean baino indartsuago eta biziago daudela", gaineratu du Al Wuhayshi.