Mundua -

Ustezko terroristak

New Yorken eraso bat egin nahi zuten bi lagun atxilotu dituzte

AEBetako agintarien esanetan, hirian eraso terrorista bat egin nahi zuten, seguru aski sinagoga baten aurkako atentatua, baina Empire State helburuen artean izatea ez dute baztertu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun atxilotu dituzte New Yorken, agintarien esanetan, hirian eraso terrorista bat egin nahi zutelako, seguru aski sinagoga baten aurkako atentatua, baina Empire State helburuen artean izatea ez dute baztertu.

"New Yorkeko Poliziako detektibeek bi gizon atxilotu zituzten atzo. Antza denez, Manhattango sinagoga handi bat suntsitu nahi zuten. Armak eta granada bat erosi zizkioten ezkutuko polizia bati", Michael Bloomberg alkateak gaur jakinarazi duenez.

26 urteko Ahmed Ferhani aljeriarra 1995ean heldu zen AEBetara, senideekin batera, asilo politkoaren bila. 20 urteko Mohamed Mamdouh marokoarrak 1999an lortu zuen AEBetako nazionalitatea. Horiek dira bi atxilotuak.

Estatubatuarrak

Biek AEBetako nazionalitatea dute eta New Yorkeko Queens auzoan bizi ziren. Ekintza terrorista bat egiteko konspiratzea egotzi diete, eta baita armak legez kanpo izatea ere. Horregatik, biziarteko kartzela-zigorra ezar diezaiekete.

Sagar Handian ekintza terroristak egiteko armak eta trebakuntza lortu nahi zutela errepikatu zuten biek ezkutuko polizia baten aurrean, akusazioaren arabera. Zazpi hilabeteko operazioaren ostean, asteazkenean atxilotu zituzten, armak eta granada bat erosi eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea