Mundua -
2007an desagertua
Londereseko Poliziak Madeleine neskaren auziari ekingo dio berriz
David Cameron lehenengo ministroak gurasoei idatzi zien bere esku dagoen guztia egingo duela esanez.
Erredakzioa
Londreseko Metropoli-Poliziak Madeleine McCannen (Portugalen 2007ko maiatzean desagertu zen neskatxa) auzia ikertzeari ekingo dio berriz ere, David Cameron Britainia Handiko lehen ministro kontserbadoreak esku hartu ostean.
Theresa May Barne ministro britainiarrak ohar baten bidez esan duenez, erabakia Cameronek Kate eta Gerry McCann neskaren gurasoei idatzi ziela jakin ostean hartu dute. Cameronek agindu zien bere esku dagoen guztia egingo duela Madeleine topatzeko.
Gobernuaren buruak egonda zen Madeleinen gurasoekin (3 urte zituen neskatxak Algarven desagertu zenean) dela 18 hilabete, oposizioaren liderra zenean.
Barne ministroak esan du Londreseko Metropoli-Polizia (MET, Scotland Yard izenez ere ezagutua) daukan "eskarmentu bereziaz" baliatuko dela auzia berriz begiratzeko eta baieztatu du bere Ministerioak ere parte hartuko duela "beharrezkoa den babesarekin".
Madeleine lo egiten ari zen hotelaren logelatik desagertu zen Algarven, 2007ko maiatzaren 3an, baina ikerketa ofiziala bertan behera geratu zen 2008ko uztailean eta geroztik ez dute auzia jarraitu.