Mundua -
Analisia
Indarkeriak Pakistan odolustu du
Pakistani ezer esan gabe hil zuten Estatu Batuetako soldaduek Bin Laden. Soldaduek agindua zuten gainera, behar izanez gero pakistandarrei aurre egiteko.
Jesus Torquemada
Arazo handia du Pakistango gobernuak. Estatu Batuen ustez, Osama Bin Ladeni babesa ematen zion, edo behintzat, ez zuen ezer egiten Osama gertutik zaintzeko.
Hori dela eta, Pakistani ezer esan gabe hil zuten Estatu Batuetako soldaduek Bin Laden. Soldaduek agindua zuten gainera, behar izanez gero pakistandarrei aurre egiteko.
Aldiz, Pakistango talibanen ustez gobernuak laguntza eman zien estatu batuarrei Bin Ladenen aurkako operazioa egiteko.
Ondorioz mendekua ere iragarri dute. Gaur gaueko atentatu suizida talibanen talde batek hartu du bere gain. Hala ere goizegi da Pakistanen indarkeria gogortu egingo dela esateko.
Izan ere, herrialde honetan oso presente dago indarkeria. Lau mila lagun baino gehiago hil dira azken 3 urteetan bertan izandako atentatuetan.
Denak denen kontra daude gerra honetan. Gobernua talibanen kontra dago. Talibanak beste talde batzuen kontra. Suniak chiíen kontra, baluchik pastunen kontra.
Akademia militarren eta meskiten aurka izaten dira atentatu gogorrenak. Egun batean, norbaitek chiien meskitan jartzen du lehergailua eta hurrengo egunean beste batek meskita suni batean beste lehergailu bat jarriz erantzuten du.