Mundua -

Venezuela

Cabellok uste du 'aukera asko' daudela Estatu Batuetako marineak Venezuelan sartzeko

EEUU eta Venezuelaren arteko tirabirak gehiagotzen joan ahala, Venezuelako alderdi sozialistako presidente ordeak, gertaera hauek 'mehatxu handia' suposatzen dutela dio.

Diosdado Cabello. Argazkia: EFE
Diosdado Cabello. Argazkia: EFE
Diosdado Cabello. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi sozialistako presidente ordeak, Venezuelako komando estrategikoko indar armatuak nazioan bertan 'hegazkin-espia' estatubatuarren sartu-irten berriak dabiltzala salatu zuenean eman zuen abisua.

Asanblada konstituziogileko presidentea, Nicolas Maduro sutsu defendatzen duena, oso pertsona garrantzitsua eta eraginkorra da Venezuelako gobernuan.  

Abisua, Estatu Batuetako ejertzitoak Venezuelako hegazkin bat euren aire-espazioan aparatu estatubatuar bati 'bortizki' jarraitu ziola salatu eta aste batera izan da. Aparatu bera identifikatu omen zuen Venezuelak euren espazioan egun batzuk arinago.

Zentsu honetan, Venezuelako autoritateek azaldu dute antzeko 76 gertaera gehiago izan direla. Gertaera hauek 'mehatxu handia' suposatzen dute abiazio komertzialarentzat.

Venezuela eta Estatu Batuen arteko gatazkek gora egin dute azken urteotan. Urtarrilaren 10ean, 2018ko hauteskundeak porrota erakutsi zuelakoan, Madurok sei urteko bigarren mandatu bat hasi zuen.

Egoerari erantzunez, Guaidó bitartekari gisa aurkeztu zen urtarrilaren 23an. Bere helburua, 'usurpazioa' eten, trantsizio gobernu bat sortu eta 'hauteskunde askeak' ospatzea zen. Estatu Batuak, hego-amerikako eta europako beste hainbat lurraldek eskertu zuten ekintza izan zen, tartean Espainiak.

Ordutik, Estatu Batuetako gobernuak Maduro kargutik kentzeko isunak erabili ditu etengabean. Eta 2018ko berraukeraketak legez kontra hartu dituzte Washinton eta mendebaldeko hainbat lurraldek.

Asanblada nazionalak, bere aldetik, Venezuelaren itzulera onartu du 2013ko defentsa dokumentuetako batean. Madurok 'ilegal' eta 'traizio' gisa definitu du erabakia.

Bitartean ostera, Venezuelako lau milioi biztanlek ihes egin dute Venezuelak azken urteotan bizi duen krisia dela eta. Nazio Batuak dio, egoerak horrela jarraituz gero, 2019an kopuruak 5 milioira gora egin dezakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro Juan Guaidó