Mundua -
Heriotza ikertzen ari dira
Fukushimako zentraleko langile bat hil da kordea galduta
60 urteko langilea lanera sartu eta ordubetera ondoezik zegoenez erietxera eraman dute; han konortea galdu eta hil egin da. Heriotza ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Fukushimako zentral nuklearreko langile bat gaur goizaldean hil da, lurrera erori eta konorterik gabe gelditu da, zentraleko materiala alde batetik bestera eramaten ari zela ondoezik sentitu ostean, Japoniako Kiodo informazio agentziak iragarri duenez.
60 urteko gizonak goizeko lehen orduan hasi du lanaldia eta handik ordubete ingurura ondoezik sentitzen hasi denez erietxera eraman dute. Han zegoela, konortea galdu du eta sendagileek ezin izan dute ezer egin bizia salbatzeko. Mediku iturriek azaldu dutenez gorputzean ez zuen zauririk. Edozein kasutan, heriotza ikertzen ari dira.