Mundua -

Inbestidura ekitaldia

Michel Martelly Haitiko presidente izendatu dute

Martellyk Haiti berreraikitzeko lanak bere gain hartu beharko ditu. Herritarrek doako hezkuntza eta zerbitzuak izango dituztela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michel Martelly Haitiko 56. presidentea izendatu dute Parlamentuaren inguruetan egindako ekitaldian. Martelly abeslari ohiak Haiti berreraikitzeko lanak bultzatu&' || 'nbsp; beharko ditu, 2010eko urtarrilaren 12an izandako lurrikarak herrialdea erabat suntsituta utzi ondoren.

Martellyk René Preval aurreko presidentearen eskutik jaso du presidentearen banda, Haitiko estatuburu izendatzen duen dekretua irakurri ondoren eta ezusteko itzalaldi baten erdian.

Herritarrek doako hezkuntza eta zerbitzuak izango dituztela iragarri du presidente izendatu berriak, Telesur telebistak zabaldutakoaren arabera. "Hezkuntza derrigorrezkoa izan dadin borrokatuko dut, haurrak kaleetatik ateratzeko modua delako", esan du Martellyk. "Oinarrizko zerbitzuak ez dira luxua izando eta Haitiarrak atzerrira joateari amaiera jarrito diogu", azaldu du.

Presidenteak "lidergo berri honengan konfiantza izatea" eta inbertsioak egitea eskatu dio nazioarteari. Herritarrei gauzak "aldatu" egingo direla agindu eta konfiantza izan dezatela eskatu die.

"Haiti lehenengo, Haiti betiko, Haiti nire herria", amaitu du Martellyk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea