Mundua -
Zergei esker bildutakoa
Palestinar Aginteari blokeatutako dirua itzultzen hasi da Israel
Palestinar Aginteak bildutako dirua emateari ekin dio Israelgo Gobernuak. Al Fatak eta Hamasek sinatutako akordioaren ostean, diru hori blokeatuta zegoen.
Erredakzioa
Palestinar Aginteari erakunde honek berak bildutako dirua itzultzen hasi da Israelgo Gobernua. Diru hura blokeatuta zegoen, Al Fatak eta Hamasek hitzartutako akordioaren ondorioz.
Yuval Steinitz Israelgo Ekonomia ministroak baieztatu duenez, blokeatutako milioi dolarrak banatuko dituzte, azken egunetan nazioarteko mailan presio handia jaso ostean. "Azken bi asteetan Palestinar Aginteari txartela horia eman diogu", azaldu du ministroak, "Hamasi nahiz operazio terroristei dirurik emango ez dietela hitza eman eta gero", ''Haaretz'' egunkariak jaso duenez. Hala ere, "Hamas Palestinako Gobernuaren kide bihurtzen bada, diruaren emaria gelditzeko eskubidea izango du Israelek", zehaztu du Steinitzek.
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak Zirjordaniako muga kontrolatzen du eta Hamaseko islamistek Gazako muga dute euren kontrolpean. Abbassek eta Hamaseko islamistek akordio bat sinatu zuten palestinarren zergekin bildutako 300 milioi shekel (80 milioi euro inguru) jasotzeko, baina diruaren ematea geldiarazi zuen Israeleko Gobernuak hilabete honen hasieran.
Fayyadek Israeleko Gobernuari presioa egitea eskatu dio nazioarteko komunitateari, izan ere, Palestinar Agintea beste herrialdeen emarien menpean dago, esaterako Ameriketako Estatu Batuak. Herrialde honetako Gobernuak iragarri duenez, Al Fataren eta Hamasen arteko koalizio Gobernua eta talde palestinarraren artean sinatutako hitzarmenaren arabera egingo ditu emariak.