Mundua -
Duela 2 urte erori zen airbusa
Rio-Paris hegaldiko kutxa beltzetatik datuak errekuperatu dituzte
Hilabete hasieran aurkitu zituzten kutxa beltzetatik datu guztiak errekuperatzea lortu dute ikerlariek. Airbusa duela ia bi urte erori zen barruan 228 lagunekin, Rio de Janeirotik Parisera bidean.
Erredakzioa
Ikerlariek Rio de Janeiro-Paris ibilbidea egiten ari zela behera erori zen Air France etxeko hegazkineko kutxa beltzetako datu guztiak errekuperatzea lortu dute. Hegazkin hori duela bi urte erori zen Atlantikora 228 bidaiarirekin.
Ikerketarako eta Azterketarako Bulegoak komunikatu baten bitartez azaldu du, hilabete hasieran Atlantikoko sakonean erreskatatu zituzten kutxa beltzetatik "datu guzti-guztiak" errekuperatzea lortu dutela. Informazioaren gaineko xehetasunen zain, gogorarazi du hasieran zalantzak zirela nagusi datuak errekuperatzerik egongo ote zen, oso kaltetuta baitzegoen.