Mundua -

Alarma nuklearra

Japoniak Fukushimako zentralaren inguruko segurtasun eremua zabaldu du

20 kilometroko eremutik kanpo dauden bi herrixketan erradiazio maila handia atzeman dute eta agintariek ingurua hustuarazteko eskatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fukushimako zentral nuklearraren inguruan ezarritako 20 kilometroko segurtasun eremutik kanpo dauden bi herrixka husteko agindu du Japoniako Gobernuak.

Antza denez, erradiazio maila handia atzeman dute inguru horretan. Apirilaren amaiera aldera jada agintariek bertako biztanleak balizko ebakuazio baten inguruan ohartarazi zituzten.

Kawamatako 50 bat herritar atera dituzte jada euren etxeetatik eta Iitateko beste lau bat familiak ere utzi dute herria asteburuan. Hilabete amaierarako herrixkak guztiz hustuta izatea espero dute agintariek.

Inguruan zenbatek jarraitzen duten jakitea zaila dela adierazi dute agintariek, izan ere, askok lehenago bertatik joatea erabaki baitzuten.

Nekazal giroko herrixkek 6.500 bat biztanle zituzten. 2.000 inguruk borondatez aspaldi utzi zuten herria.

Bitartean, Fukushimako langileak, joan den martxoaren 11ko lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz kalte larriak jasan zituen zentrala hozteko lanetan dihardute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea