Mundua -

Ikerketa

AEBetako soldaduek Couso 'argi ikusi' zutela diote perituek

Tankean zihoazen soldadu estatubatuarrek ikusitako irudia "600 edo 400 zentimetro" ingurukoa zela diote, Palestina Hoteleko balkoietan zeuden pertsonak bereizteko nahikoa argia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Couso kamerariari tiro egin zioten soldadu estatubatuarrek "Palestina Hoteleko balkoietan zeuden kideak eta haiek esku artean zituzten tresnak argitasunez" ikusi ahal izan zituztela adierazi dute Santiago Pedraz epaileak ikerketarako izendatutako perituek.

Hala ondorioztatu dute Auzitegi Nazionaleko epaileak joan den urtarrilean Bagdadera egindako bidaian jasotako informazioa aztertu ondoren.&' || 'nbsp;Ikerketaren arabera, urtarrilaren 28an Irakera bidaiatu zuen batzorde judizialak hartutako irudiak "ABRAMS M1 A1" tanketik jasotakoak baino "askoz eskasagoak" dira.

Tankean zihoazen soldaduek "600 eta 400 bat zentimetroko" irudiak ikusi zituztela diote eta hortaz, Palestina Hoteleko balkoietan zeuden kideak "argitasunez bereiztu" ahal izan zituztela ondorioztatu dute.

Couso 2003ko apirilaren 8an hil zen, Palestina Hoteletik irudiak grabatzen ari zela. AEBetako soldaduen tanke batetik jaurtitako tiro bat jasota hil zen. Berarekin batera Reuters berri agentziako Taras Protsyuk argazkilaria hil zen.

2005ean Pedraz epaileak Cousoren heriotzaren ikerketa bere gain hartu zuen eta ordutik hiru bider eskatu du AEBetako hiru soldaduen -Philip de Camp, Philip Wolford eta Thomas Gibson- atxilotzea. Nazioartearen kontrako delitua eta hilketa egozten dizkie Pedrazek militar estatubatuarrei.&' || 'nbsp;

Auzitegi Nazionalak bi bider bota zuen atzera epaiketa, 2008an eta 2009an. Wikileaksek 2010ean argitaratutako txosten batek agerian utzi zuen AEBek Espainiako Gobernuari auzia artxibatzeko presio egin ziola eta hilabete horretan, bertan, Cousoren familiak hala eskatuta Pedraz epaileak auziari heldu zion berriro .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea