Mundua -
Dublin inguruan
Bonba bat desaktibatu dute Irlandan Elisabet II.ren bisitaren atarian
Lehergailua autobus baten barruan aurkitu du Poliziak, Dublindik gertu. Belfasten, berriz, merkatal gune bat hustuarazi dute pakete susmagarri bat atzeman dutelako.
Erredakzioa
Irlandako Armadako artazilariek lehergailu bat desaktibatu dute goizaldean, Dublindik gertu dagoen herri batean. Elisabet II.ren bisita ofizialaren atarian atzeman dute bonba, antza etxean egindakoa da. Armadako bozeramailearen arabera, lehergailua autobus batean aurkitu dute, maletak gordetzen diren tokian jarrita omen zegoen. Poliziaren agenteek atzeman dute bart gauean eta ondoren Armadako artazilariek zartarazi dute.
Ordu batzuk geroago, Poliziaren agenteek Dublin iparraldeko tranbiaren geltokian pakete susmagarri bat agertu dela ohartaraziz dei bat jaso dute. Armadako artazilari talde bat berehala joan da aztertzera, antza guztia txantxa bat izan da.
Belfasten, berriz, Poliziaren agenteek merkatal zentru bat hustuarazi dute susmagarria den pakete bat atzeman dutelako. Orain lehergailu den ala ez ikertzen ari dira.&' || 'nbsp;
Gertakari hauek, hain justu, Elisabet II.naren bisita jaso baino ordu batzuk arinago jazo direa. 1921etik Irlandako Errepublikak independentzia lortu zuenetik, alegia, ez da Erresuma Batuko monarkiako kiderik izan lurralde horretan, lehenengo bisita da hau.
Elisabet II.ren bidaia dela eta Irlandan bakarrik ez, Londresen ere nabarmen areagotu dituzte segurtasun neurriak. IRAko disidenteak erreginaren bisitaren kontra daude oso eta astelehenean Londres erdigunean bonba bat jartzearekin mehatxu egin zutela ohartarazi du Poliziak.
Scotland Yardeko bozeramaile batek adierazi duenez, segurtasun neurri handiak ezarri dituzte Londresen, igandean jasotako abisu baten ondorioz.&' || 'nbsp; Poliziaren agenteak ugaritu dira erdigunean eta Buckingham jauregiaren inguruko kaleetan eta Trafalgar plazan trafikoa debekatu zuten.