Mundua -
Indiako Ozeanoan
Alakrantxu ontziak itsaslapurren eraso bati aurre egin dio Tanzanian
Alakrana itsasontziaren bigarren ontziaren segurtasun arduradunek airera tiro egin dute, ontzi batean zihoazen piratak uxatzeko.
Erredakzioa
Alakrana itsasontziaren bigarren ontzia den Alakrantxuren segurtasun langileek airera tiro egin dute astearte goizean, Indiako Ozeanoan (Tanzanian) izandako piraten eraso bati aurre egiteko.
Itsaslapurren ontzia ikustean, Alakrantxura ez hurbiltzeko abisuak iragarri dituzte bozgorailuetatik eta azkenean, airera tiro egin dute.
Ondoren, Atalanta operazioaren arduradunei eman zaie abisua eta piraten ontziaren koordenatuak eman zaizkie. Zonaldean dauden atunontziek salatu dutenez, azken erasoak egin dituzten pirata berdinak omen dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea