Mundua -

Istripua Patagonian

22 pertsona hil dira hegazkin istripuan, Argentina hegoaldean

Sol aerolineako hegazkinak Patagonian, Rio Negro eskualdean izan du ezbeharra. Hegazkinean zihoazen pertsona guztiak hil dira, 18 bidaiari heldu, adingabe bat, bi pilotu eta azafata bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 pertsona hil dira Argentina hegoaldean jazo den hegazkin ezbehar batean. Sol izeneko aerolineako hegazkina Patagonian, Rio Negro eskualdean, behera erori da.

"Zoritxarrez, ez da inor bizirik atera", adierazi du Ismael Ali Los Menucos herriko hospitaleko zuzendariak.

Erreskate taldeetako medikuen arduradunak C5N kateari adierazi dioenez, hegazkinean "kiskalitako zatiak" baino ez daude. Inguru horretan zebilen bizilagun batek eman dio ezbeharraren berri Poliziari, zerutik suzko bola bat erortzen ikusi duela esanez. "Lekukoak esandakoaren arabera, hegazkina airean lehertu da" adierazi du Alik. Saab 340 hegazkina etxebizitza batetik 700 bat metrotara erori da.

5428 hegaldiak Cordoba, Mendoza, Neuquen eta Comodoro Rivadavia ibilbidea egiten ari zela adierazi du Sol Konpainiak. Igorri duten prentsa ahorraren arabera, hegazkinean 18 bidaiari heldu zihoazen, adingabe bat, pilotu eta azafata bat.

Cordoba, Mendoza, Neuquen eta Comodoro Rivadavia ibilbidea egiten zuen 5428 hegaldiak. Konpainiak Igorri duen prentsa oharraren arabera, hegazkinean 18 bidaiari heldu zihoazen, adingabe bat, pilotu eta azafata bat.

Hegazkiak hiru larrialdi abisu eman dituela adierazi du Rio Negroko Gobernuko bozeramaile batek irrati emisora batean. Hainbat komunikabidek diote aparatuaren kanpoaldea izozten hasi zela. Horacio Darre Sol konpainiako arduradunak, ordea, ezbeharra zerk eragin duen jakiteko ikerketa egitea beharrezkoa dela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea